Bilaketa: Bertsoa Bizi Gazte
Emaitzak: 733

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Txapela kentzekoa

2024-01-17

Txapela kentzekoa - Iñaki Galdos Irazabal, BERRIAn. Sarri entzun genion Nikolasi noiz eta nola erabaki zuen bere bizitza Arantzazuri uztartzea. Umetan familiarekin bertara joan eta Benedikta meza entzuten sentitu zuen deia. Ordutik [...]