Euripean irristada ekidin nahian – Gorka Azkarate BERRIAn. Kantatu, irabazi eta itxaron. Txapelketa osoan erabili duen formulari beste estutu bat eman zion Alaia Martinek atzo Amurrion, eta Iruñeko finaleko aulki bat beretzat gordeta dago dagoeneko. Erraz egin zuen bertsotan, errazegi ere agian zenbait unetan, eta atzoko bere enegarren erakustaldia ganbarako lan eder batekin borobildu zuen.
