Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo garaile Bertsokabiko bigarren kanporaketan

Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo garaile Bertsokabiko bigarren kanporaketan – Iruñeko Zabaldi Elkartasunaren Etxean jokatu zen joan den ostegunean II. BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketaren bigarren kanporaketa. Sei bertsolari oholtzan, hiru bikotetan banatuta: Ekain Alegre eta Iker Gorosterrazu, Mikel Lasarte eta Sarai Robles eta Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo. Gai-jartzaile eta aurkezle zereginetan Asier Garcia. Bost ikusle

Bertsolamintza: bertsolaritzari buruzko jardunaldiak maiatzean

Bertsolamintza – Zer da Bertsolamintza? Bertsolaritzari buruzko jardunaldiak dira, eta, batez ere, bertsogintzari begirako gaiak jorratzen dira bertan. Orain arte 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan antolatu ditu Bertsozale Elkarteak, eta aurten ere berriro heldu die. Aurtengo planteamendua lau jardunaldi egitea da, eta ondoren bilkura horietan esan dena biribiltzeko bosgarren saio bat antolatzea. Maiatzaren 2an hasi

Julio Soto: “Poztu nau loturetatik libre kantatzeko aldartea aurkitzeak”

Julio Soto – Ainhoa Larretxeak Julio Sotori egindako elkarrizketa, Berria egunkarian.   Bortzgarren txapela lortu berritan, oholtzan «presente» egon izanak bete du gehien Julio Soto. Pozik jaso du txapela, Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazteaz harago, oholtzan «argi» eta «lasai» sentitu delako.     Bortzgarren txapela irabazi berritan, pozik eta lasai dago Julio Soto (Gorriti, Nafarroa, 1987).

Bortzgarrenez, Julio!

Bortzgarrenez, Julio! – Bortzgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan handia egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari.     1.350 lagun elkartu ziren Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Eneko

Araba eta Nafarroako finalak gorpuztuta

Araba eta Nafarroako finalak gorpuztuta – Nafarroa 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa iritsi da bere azken geltokira. Martxoaren 23an jokatuko da, 17:00etan hasita. 30 bertsolarik eman zuten izena 44. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, eta aurre-kanporaketak igarota, 24 izan ziren Tuteran hasitako ibilbidean. Final-laurdenen eta finalaurrekoen ostean, zortzi dira finalera iritsi direnak: Eneko Lazkoz Martinez, Xabier Terreros Gartzia,