Xalbadorri omenaldia Urepelen 1996an – Kanaldude hedabidetik ekarria Xalbadorri omenaldia egin zioten Urepeleko elizan 1996an, hain xuxen bertsolariaren heriotzaren 20. urtemuga kari. Mixel Itzainak animaturik, hitza eman zion Mixel Ernaga auzapezari – ondotik kantuz ari izan ziren Magali Zubillaga eta Guy Saldubehere, Amaia Riouspeyrous Mikel Erramouspek gitarran lagundurik, Aire Ahizpak, Erramun Marticorena, Xalbador eta Ihidoy.
