Bilaketa: bertsotan
Emaitzak: 758

Trebeki

2024-02-15 Onintza Enbeita

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, hauxe da plazagizona: “jendaurrean eta jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den gizonezkoa”. Eta plazandrea: “jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den emakumezkoa”.

Julio Soto: "Izpiritualtasuna lantzeak bertsolari hobea egin nau"

2024-02-14

Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi eta hilabetera irribarretsu azaldu da Julio Soto (Iruñea, 1987) finala jokatu zen Anaitasuna kiroldegian elkarrizketa egitera. Haatik, ez da txapela irribarrea lorarazten diona, lehenagotik ere irritsu baitzebilen azken bolada luzean. Izpiritualtasuna lantzeak ekarri dio aldarte argitsuago hori: meditazioak, yogak. “Nire azken urteotako bertso-bidean hori izango da egin dudan lanketarik handiena eta eraginkorrena”, nabarmendu du. Gizon zuri heterosexual aberatsa izatearen pribilejioaren kontziente, nafar bertsolari izateak dakarren azpiratzea salatu du, Nafarroa Garaiko bertsolaritza “loraldi bete-betean” dakusan honetan.

Mozorroak mozorro

2024-02-07 Aissa Intxausti

Badatoz inauteriak, eta mozorro bat hautatzeko ordua heldu da. Mozorroak ez dira soilik ileordeak, makillajea eta soinean janzten dituzun trapuak, egiten duzun performanceak ere badira. Horrekin batera jarrera ere aldatzen dugu, gure barruko beste ni horietako bat ateratzen dugu, eta lotsa galtzeko aitzakia izaten da askotan.

Hitzak soilik baloratzen dira

2024-02-05 Aissa Intxausti

Gorputza tente eta altu kantatzeko esaten ziguten bertso-eskolan umetan. Bertsoak saldu egin behar omen dira, eta urteak joan ahala ikasi dugu bertsoa saltzeko moduak bertsoaren edukiak berak beste, edo gehiago, balio duela. Aldatu dugu lehen bertsoa kantatu ostean jartzen genuen “barkatu, kaka, gaizki egin dut” aurpegia, eta ikasi dugu, horren ordez, irribarre txiki bat egiten, eta ez dadila nabaritu barruko amorrua.

Saihestu

2024-02-01 Sarai Robles

Saihestu: 6. Da/du ad. Zerbait saihetsean iltzatuta geratzea. Adb. Lehenengo bertsoa guztiz saihestu zaio.