Bertso ibilbidea: Durango

 

‘Bertsolari’ren hastapenak, mirari txiki bat

Errenkadak esatea gehitxo izango da, baina onartu dezagun taldeka etorri zirela. Nik dakidala, jendea harpidetzak egiteko itxoiten eduki duen euskarazko aldizkari bakarra izango da Durangoko Azokan. Kontuan hartu behar da ‘Bertsolari’ aldizkariak oihartzun handia izan zuela komunikabideetan urte horretan bertan. Udazken horretan Argia saria jaso zuen aldizkariak. Ez zen niri emandako sari bat izan. Aurreko

Ez nintzen han izan

Alien vs. Predator ez da pelikula klasikoen zerrendara pasako (miretsia ez izateko meritu handiak egiten dituelako), baina, aitzitik, Alien vs. Predator sindromea ez da ahazteko modukoa. Ziur aski horixe nuen buruan datu horren bila aritu nintzenean: zeinek ditu jarraitzaile gehiago, bertsolaritzak ala euskal literaturak? Galdera hori berpiztu egiten zait Txapelketa Nagusiaren Finala BECen egiten dutenetik.

LOPATEGI ETA AZPILLAGA, AITZINDARIAK

60 hamarkadan, Hegoaldea frankismoaren gau ilunean amildua zegoen bitartean, bi bertsolari gazte, bi Jon, herriz herri hasi ziren bertsotan. Gehienak esatera ausartzen ez ziren zenbait gauza, kantatu egiten zituzten beraiek. Euskal Herriaz garbiki mintzatzen ziren. Behin baino gehiagotan, horregatik ordaindu behar izan bazuten ere, haien adibideak bide bat zabaldu zuen. Azpillaga eta Lopategi ziren. Dira.