Zortzi motxila bete liburu

Finala amaituta eta amaitu aurretik ere entzuleriari buruz kritika dezente jaurti dira itxuraz Amets Arzallusen alde lerratuegi azaldu zirelako, eta han-hemen hooligan hitza ere entzun izan dut haiei buruz aritzeko. Uler dezaket bertsolarientzat, batez ere Amets Arzallus ez diren beste zazpientzat, delikatua izan daitekeela egoera, baina ulergaitza irizten diot hooligan talde hau kakazteko hainbat kritikariren

Bertsohop

Bertsoa eta rapa arte lehengusuak dira. Hitzaren bi jolas, arau ezberdinekin. Badira bertsolaritzari begira inprobisatzen duten raperoak, edo rapean oinarrituz kantatzen hasi diren bertsolariak, baita bietan ondo moldatzen direnak ere. Haiekin izan gara. Testua: Jon Martin Argazkiak: Galder Izagirre Mundu mailako arrakasta lortu dute rapak eta hip hop kulturak azken urteotan. Bada adierazpide bat, estilo

ZER DAUKATE, GU ERAKARTZEKO?

AINHOA AGIRREAZALDEGI DOINUA: ETA-REN SU-ETENETIK   1. INTERDIZIPLINITATEA Kultura maite duenak arte oro maite du-ta gozatzen dugu ondoko artistak ezagututa elkar tentatzen hasita gaude apurka-apurka erronkazaleak gara hori ezin da ezkuta. Elkarri hitza emanez ta elkar zirikatuta batzuetan batzen gara presaka, arnasestuka besteen oinak zapalduz baina gerritik helduta. (bis)   2. ANTZERKIA Antzerkia gorputza da

Euskadi Irratia: Hitzetik belarrira

Lehenik Nikolas Aldaik eta azken urteetan Xabier Sukiak, zerbitzu publiko esanahiarekin landu dute bertsolaritza Euskadi Irratian. Mota guztietako entzuleak gogoan dituztela, astez aste bertso-kultura zabaldu dute urteetan zehar, eta, aldi berean, bertsolaritzaren memoria kolektiboa delakoaren artxiboko grabaketa osatu dute. Euskadi Irratiaren Miramoneko egoitzan egin dugu zita Nikolas Aldai eta Xabier Sukia, “Hitza Jolas” saioko lehengo

JOXE MARI IRIONDO: “GARAI ZAILA IZAN ZEN, BAINA IZUGARRI ABERATSA”

1961ean hasi eta 1983an ETBra joan zen arte, Loiolako Herri Irratitik, Joxemari Iriondo azpeitiarrak izugarrizko lana egin zuen bertsolaritzaren alde. Bertsoak irratiz hedatu, jaialdiak eta bertsolari gazteen sariketak antolatu eta milaka bertso ordu grabatu zituen. Gazterik hasi zen Iriondo Loiolako Herri Irratian, soldaduskatik etorri eta berehala. Zerbitzu militarra egitera Sidi Ifnira (Maroko) joan zenerako, oposizioak