Amaiera bat
Azken espuela bat. Bukatu da bertso-erronda, eta urteek hegan egiten duten sentsazio nostalgiko batek aztoratu dit gorputza.
Azken espuela bat. Bukatu da bertso-erronda, eta urteek hegan egiten duten sentsazio nostalgiko batek aztoratu dit gorputza.
Kattin Arabolaza - Aizarnazabalen jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko lehen kanporaketa iragan asteburuan, Mikel Elkartean. Gunea bertsozalez mukuru izan zen. Afaritarako sarrera guztiak agortuta, 70 lagunetik gora bildu ziren ostiral iluntzeko [...]
Luze sinetsi izan dugun gezur bat da, emakumeok duela hamarkada batzuk hasi ginela inprobisatzen. Ahalduntze batek ekarritako lorpen bat balitz bezala, eta ez urte luzez erauzi zaigun zerbaiten berreskurapena. Bizkaiko Foruetako debekuak eta kide askoren genealogia lanketak bistaratu dizkigu aurrez lurra landu zutenak, bidea ixteko modu eta arrazoiak, eta berriz sasiak jandako bideak zabaltzen beso-zango eta ideiak urratu dituzten aitzindarien merituak.
Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari leku egin behar zaio, ordea.
Jon Lopategiren heriotzaren berri zekarren GARAko azalak 2019ko otsailaren 8an. «Bai, Jon! Badituk bost urte joan hintzenetik, baina oraindik hemen habil», egiaztatzen du Xabier Amurizak Etorkizuneko Artefaktu honetarako idatzitako artikulu eder honetan.
Aurtengoa IV. edizioa izango da. Otsailaren 18an itxiko da izena emateko epea.
Jon Miranda Labaienek, Gipuzkoako Hitzan.
Gorputza tente eta altu kantatzeko esaten ziguten bertso-eskolan umetan. Bertsoak saldu egin behar omen dira, eta urteak joan ahala ikasi dugu bertsoa saltzeko moduak bertsoaren edukiak berak beste, edo gehiago, balio duela. Aldatu dugu lehen bertsoa kantatu ostean jartzen genuen “barkatu, kaka, gaizki egin dut” aurpegia, eta ikasi dugu, horren ordez, irribarre txiki bat egiten, eta ez dadila nabaritu barruko amorrua.
Saihestu: 6. Da/du ad. Zerbait saihetsean iltzatuta geratzea. Adb. Lehenengo bertsoa guztiz saihestu zaio.
Egoitz Iradier - Edurne Begiristain, BERRIAn. Berezia izango da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa, lehen norgehiagokatik berrogei urte beteko baitira. Iradierrek uste du badela «zer ospatu». [caption id="attachment_55738" align="aligncenter" width="650"] [...]