Bilaketa: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Emaitzak: 250

Zehaztu artikuluen bilaketa:

“Iparraldeko gazteen artean bada halako galde bat bertsotan hasteko”

2025-12-04

Beñat Larrory (Iruri, Zuberoa, 1990) eta Xermin Camblong (Luhuso, Lapurdi, 1997) lehen aldiz ari dira bakarkako Xilaba bertso txapelketan. Ahots ezagunak dira haatik Ipar Euskal Herrian, euskal irratietan egiten baitute lan. Ez bata ez bestea ez zen umetan bertso eskolan ibili; gerora bertsozaletu ziren, eta bertsolari izateko gogoz daude. 

Maite dut, gorroto dut...

2025-09-24 June Aiestaran

Maite dut gorroto dut - Orain urtebete eskas izan nuen nire lehenengo txapelketa. Bestelako sariketetan eta eskolartekoetan parte hartu izan banuen ere, oraindik txapelketako lehia eta estuasunera lehen aldiz, eta [...]

Bertsoaren habiak mende laurden

2025-09-17

Urola Erdian bertsozaletasuna hauspotzeko helburuz sortu zuten Erniarraitz 2000. urtean. Ordutik, asko aldatu dira bertsolaritza nahiz gizartea, baina bertsoak bizirik dirau, baita elkarteak ere: 25. urtemuga ospatuko dute irailean.

Patxi Bisquert: “Lan hau egin dut belaunaldi gazteek Otañorengana hurbiltzeko tresna bat izan dezaten”

2025-09-11 Andoni Egaña

Hika egin genion elkarri nahiz hasera haseratik Patxik bere errezeloa azaldu zidan. Ez omen du euskaraz erraztasun ikaragarririk. Horregatik, tarteka erdaraz hitzen batek ihes egingo ote zion beldur zela eman zidan aditzera. Ordubetez aritu ginen, eta bere beldurrari ez nion inongo arrazoirik aurkitu. Erraz eta ongi egiten du euskaraz Patxi Bisquertek. Garai batean sortuen edo bolada batez hemendik kanpo ibili direnen konplexua izan daiteke “euskaraz gaizki” egitearen hori. Patxiren kasuan, inongo funtsik ez du uste horrek. Atzerantz begira ekin genion elkarrizketari, Hondarribiko kafetegi batean.