Bilaketa: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Emaitzak: 250

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Xanti Zabala ‘Lexo’ gure gogoan beti

2025-06-19

Gaztetxoa nintzela izan nuen Gaintxurizketa  baserriko bertsolariaren berri, Zeruko Argia  aldizkariaren azken orrialdeetan maiz plazaratzen zituen bertso-sortak irakurrita. Ederrak ziren, euskararen eta Euskal Herriaren aldeko sutsuak, eta garaiko gertaerez mintzo zirenak. Irrika handiz egoten nintzen Lexoren bertso-sorta berrien zain. 

Bertso berriak, XXI. mendean jarriak

Hilean behin egin ohi dugu Bertsolari aldizkariko erredakzio bilera, betiere tabernaren batean, ohitura onei jarraituz. Gure etxeko kontuei buruz ari ez ginela, bilera seriosa hasi baino lehentxeagoko hitz aspertuan entretenituta, aipagai izan genuen gazte batek Twitter bidez zabaldutako bertso sorta; eta jarraian, beste batek duela hiru urte antzeko ezaugarriak zeuzkan beste kasu bat gogorarazi zigun.

Japoniar bertsozaletua

2025-05-12 Hide Dohino

Japoniar bertsozaletua - Duela 5 edo 6 urteko nire urtebetetzean mezu bat jaso nuen Dimako lagun Ibon Izagandik. Bertso bat zen. Hori izan zen niri botatako lehenengo bertsoa. Geroztik urtero [...]

Iker Zubeldia, 'Txapi': «Gure hizkuntzari eustea da Euskal Herrian dugun erronka handiena»

2025-04-11

Iker Zubeldia Katarain (Beasain, 1981) bertsolaritzaren alorrean egindako ibilbideak egin du ezagun. Nolanahi ere, beste hamaika saltsatan ere badabil gaur egun. Umetan hasi zen bertsotan, eta, ordutik aurrera, Euskal Herriko hainbat plaza eta oholtzatan kantatu du. 2002an Osinalde saria irabazi zuen, eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean izan zen. Gaur egun, jaialdietan eta bertso bazkari eta afarietan aritzen da gehiago. Zegamako alkatea da 2023az geroztik, eta Euskal Herri euskaldun batean bizitzea du amets.