Bilaketa: Xanpun
Emaitzak: 21

Zehaztu artikuluen bilaketa:

Xanpun bertsolariaren gorazarrez

2019-03-14

Xanpun bertsolariaren gorazarrez - Joseba Aurkenerenak ZuZeu atarian. Manuel Sein Usandizaga Senpereko Olagaraia baserrian sortu zen 1928ko abenduaren 21ean. Hortik familia osoa Ahetzera aldatu zen eta bertan lau urte egin [...]

Ikus-entzunezkoetan bidea egiten

2026-01-16 Antxoka Agirre

Ikus-entzunezkoetan bidea egiten - Larruquert eta Basterretxearen Ama Lur (1968) Ziklo honen gailurrean ez ezik, haustura aldian ere agertu ziren bertsolariak ikus-entzunezkoetan. Bigarren Euskal Pizkundearen ikur izan zen Ama Lur [...]

Urruña, oinak emanda

2025-09-26 Sustrai Colina

Ohar parea

a) Urruña. Akitania Berrian batzuentzat, Sanjuandeluzen ondoan besteentzat, Lapurdin ororen gainetik. 10.000 biztanle inguru. Hendaia, Biriatu, Ziburu, Azkaine, Irun eta Bera mugakide. Itsasoaren eta Bidasoaren artean. Baserri-tradizio handiagoa arrantzarako joera baino. Urtubiko gaztelua, Ibardin, Zokoa… Azken aspaldian, ez da turista oldeaz zein bigarren etxebizitzen negozioaz libratzen. 30 urte beteko ditu aurten Urruñako ikastolako lehen haziak. 2020tik auzapez abertzalea du herriak.

b) Ibilbide hau bertso bat bezalakoa da: edozein tokitatik has daiteke, edozein puntutan bukatu. Ganbaran sortzen denak eta ahotik irteten denak ez dute beti elkarrekin zerikusirik. Ez ditu burutik igarotako guztiak biltzen, bidean topatutakoei lekua egin nahi die. Gai berari bi bertso arras ezberdin kanta dakizkiokeen gisan, aukeratu zitezkeen bestelako xendak.