Aner Peritzek irabazi du 52. Osinalde Bertso Sariketa
Peritzek hirugarren eta, beraz, azken aukera zuen horretarako iragan larunbatean ospatutako txapelketan. Aitor Tatiegirentzat izan ziren bertso onenaren eta entzuleen saria.
Peritzek hirugarren eta, beraz, azken aukera zuen horretarako iragan larunbatean ospatutako txapelketan. Aitor Tatiegirentzat izan ziren bertso onenaren eta entzuleen saria.
26. Argi Berri Saria jokatu zen duela bi aste Ordizian. Bittor Altube eta Aitor Ugarte pasa ziren larunbat honetan ospatuko den Gabiriko finalera. Entzuleen saria ere Altubek irabazi zuen. Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan apirilaren 6an Gabiriako Osinalde elkartean.
Martxoan jokatuko dira Osinberde, Aztiria eta Argi Berri sariak. Seikoteko lehen bi bertsolariak Osinaldeko finalera sailkatuko dira, apirilaren 6rako.
Ane Zuazubiskar Iñarra garaile Ordiziko Argi Berri sarian - Zuazubiskarrez gain Oihana Aranak ere lortu zuen iragan asteburuan Osinalde sariketako finalerako txartela. Ordiziako Herri Antzokian ospatu zen jaialdia. [...]
Osinalde sariketa hizpide asteburu honetako Hitzetik Hortzeran - Gabiriako Osinalde Sariketak 50 urte kunplitu ditu aurten. Bertsolari belaunaldi ugari pasa dira Gabiriako plaza honetatik, eta gazte sariketen artean sona handiena [...]