Bertsolari bikoteak

 

Mariano Izeta sariketako finala ostiralean, Elizondon

Mariano Izeta sariketako finala ostiralean, Elizondon – Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Irurtzunen eta Lizarran kanporaketak jokatuta, zehaztu da VIII. Mariano Izeta bertso sariketako finalean arituko diren bertsolarien zerrenda. Amaia Elizagoien, Irati Majuelo, Josu Sanjurjo, Mikel Lasarte, Saats Karasatorre eta Sarai Robles izango dira finalistak. Ostiralean jokatuko da finala, 19:30ean Elizondoko Arizkunenean. Zehaztu da

411 eta askoz gehiago

  Aldizkari txikia da Bertsolari, bere izenari ohore eginez batez ere inprobisazioz lan egiten duena eta bulegotzat tabernak hartzen dituena. Izateko eta egiteko modu hau gora behera, edo agian horrexegatik, espero zitekeena baina askoz jende gehiago bildu ahal izan du ispiluaren, grabagailuaren, orrialde hauen bi aldeetan. Estimatua zaizue denoi.   TESTUA: ANTXOKA AGIRRE MARRAZKIAK: TXEMA

BERTSO EGUNA URTEZ URTE

BERTSOLARI EGUNA. 1968. urtean hasi zen antolatzen eta garaiko hainbat bertsolariren omenaldi eguna izaten zen. Jarraian, urtez urte omendu direnen zerrenda: Manuel Olaizola Uztapide (1968) Fernando Aire “Xalbador” (1969) Manuel Lasarte (1971) Mattin Treku (1972) Iñaki Eizmendi “Baserri” (1973) Balentin Enbeita (1974) Pedro Ortuzar “Iturri” (1975) Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki” (1976) Joxe Lizaso (1977)