











Ander Fuentes eta Nahia Etxeberri – ARGIA Bertsularien Lagunak Elkarteak jakitera eman ditu I. Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren irabazleak: helduen mailan Ander Fuentes Mujikaren bertso sorta izan da saritua, eta gazteen mailan Nahia Etxeberri Lopepe. Bigarren eta hirugarren saria jaso dute, helduen mailan Elixabet Etxandi eta Urko Egañak, eta gazteen mailan Leina Alkhat eta
Zapla! – Bertsozale Elkartearen webgunetik. Denetariko zazpi saio antolatu ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko zazpi herritan, apirilaren 23tik maiatzaren 15era bitarte. Txapelketarik ez den honetan, nafar bertsolariei plazak eskaintzea da asmoa, kultura segurua dela erakustearekin batera. Era berean, saio moldeetan berritzeko baliatuko da aukera. Nafarroako bertso plaza aktibatzeko eta sustatu nahian,
Beñat Hach Embarek – Amagoia Mujikak Gaur8-n. 2015eko abenduan hasi zen “Bertsolari” aldizkarian lanean, hasieran komertzial modura eta webgunearen ardura hartuz geroxeago. Erredakzioan sartu zen ondoren eta 2017ko udaz geroztik aldizkariko koordinatzailea da. «Profesionaltasuna eta militantzia uztartzen diren toki bat topatu dut. Oso txikia izateak baditu desabantailak, baina baita abantailak ere. Horietako bat nire
Antxoka Agirre – Amagoia Mujikak Gaur8-n. Aldizkariaren 30 urteak oso gertutik bizi izan ditu, toki desberdinetik garai bakoitzean. «Aldizkariaren sorreratik bertan nagoela esan daiteke. 1991n hasi zenean aitaren proiektu pertsonal bat zen eta inguruko jendea inplikatu zuen. Niri asko gustatzen zitzaidan marrazkiak egitea eta horretan hasi nintzen, marrazkiak egiten. Gero beti egon naiz inguruan.
Joxean Agirre – Amagoia Mujikak Gaur8-n. «BERTSOLARI» ALDIZKARIA, 30 urtean bertsoari jositako 17.000 orrialde «Bertsolari» aldizkariak 30 urte. Bertsolaritzan espezializatutako argitalpenak 120 ale osatu ditu eta 121. zenbakia martxan da. Ia 17.000 orrialde, 10.000 argazki baino gehiago, mila protagonistatik gora, 430 sinadura desberdin. Entziklopedia baten tamaina eta mamia. 1980ko Euskal Herriko