[Perlak] Hizkiz so

Eñaut Martikorena-(r)en argazkia Eñaut Martikorena 2026-09-10

Hizkiz so –

Urte mordoxka da zuzeneko entzuletzan teleentzuletzan baino gehiago gozatu ohi dudala. Hautatutako bertsoaldi hau lehenengoz aditu nuenetik ere denbora igaro den arren, ordurako mizkinkeria hori garatua nuela esango nuke. Hala ere, publikotasuna sarera igo izanak soilik ematen dion bertsoaldi apurretako hau hautatu dut, bereziki gozatu dudan bertsoaldietako bat delako.

Oker ez banaiz, 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketarako prestakuntzako bakarkakoa da hau, txapelketetara itzultzen zen Xabier Silveirarena. Ikus-entzunezko formatuan igo zuen eta, filmik egin gabetanik, bertsoaldiarekiko ohikoa baino egokiagoa den kolore kontrastea du bideoak; hau idazterakoan honako estekan zegoen entzungai:

Gaur ere leku berean ikusi duzu gaiari bi bertso bota zizkion. Honakoa lehena:

 

Kontatzen ari natzaie
 atzo lotara nindoan
amak labanak gordetzen
dituen armarioan

eskua sartu, bat hartu
eta hara pasilloan
 arratseroko gizona
bere arratserokoan
zuzen-zuzen joan natzaio
labankada bat lepoan
emateko intentzioz
jarri naiz bere ondoan
bota diot labankada
baina bera ez dago han

 

Bertso honetan errelatoz deigarriena iruditzen zaidana da ikusarazten ari zitzaigun pelikula garatua bukaeran pelikularen barruko pelikula zela erakustea.

Bestalde, aipatutako metapelikula oso modu irudikagarrian egiten asmatu zuelakoan naiz, ez xehetasunez deskribatzeagatik denok berdin-berdin irudikatzeko, baizik eta buruan irudi bidez jasotzen ditugun eszenak zerabiltzalako, horietako bakoitzaren pisu orokorra ondo zehaztuz; horren adibide ederra “arratseroko gizona bere arratserokoan” puntua (gainera, bukaera jakitean are zentzu gehiago du esaldiak).

 

Bigarrena:

Eta segidan amari
kontatu nion pasa zena
berak anbulategiko
pasilloetan barrena
ekarri nau eta hemen
berriz kontatu dut dena
hiru rezeta hartuta
etxera buelta hurrena
eta hara pasilloan
egon gabe zegoena
psikiatrak eskizofrenia
dio duela izena
nik nahi dut ez agertzea
izena da gutxiena

 

Bigarren honetan, pantailaren barruko pantaila utzi eta lehenengoan gertatzen dira gertatu beharrekoak. Aurreko bertsoan azpimarratutako irudikagarritasun mota hori mantentzen da, eta izendapenek baino arazoa konpontzeak kezkatzen zuela esanez bukatzen zuen bakarkakoa. Kontatutakoarekin, oso ulergarria den ideia da. Bertsoaldia borobilduz, gainera, funtsa idatzi honi ere atxiki diezaioket bukatzeko. Beraz, lehen jarritako esteka klikatzera gonbidatzen zaituztet.

Hizkiz so

Hizkiz so