Bertso Egunak ez du hutsik egin

Bertsolari Aldizkaria-(r)en argazkia Bertsolari Aldizkaria 2024-02-02

Bertso Egunak ez du hutsik egin –

Bertso Egunak ez du hutsik egin

Egun osorako egitaraua prest zen aurtengo Bertso Egunerako ere, eta antolakuntzatik adierazi dutenez “egunak ez du huts egin”. Lilibertso bertso eskolarekin elkarlanean antolatu zen eguna. Herriko kaleak bertsoz eta kantuz alaitu eta jendez bete ziren iragan larunbatean, Muxikan hasi eta Gernika-Lumoraino.  

Muxikan omenaldia egin zitzaion Garriko bertso eskolari. Bertako kide izandako zenbait bertsolarik hartu zuten hitza, eta bertso sortak ere abestu zituzten. Gernika-Lumon tabernaz taberna ibili ziren bertsozaleak, Astrara heldu arte, bertan bazkaltzeko. 

Bazkalostean Sustrai Colina, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza arduratu ziren bertsoez, eta Aitor Etxebarriazarraga gaiez. Saioa bukatuta DJ Bullen txanda iritsi zen, eta gauerdira arte aritu zen Astra girotzen.

Egunak eman zituen argazkien galeria osatu du Bertsozale Elkarteak, egin klik estekan argazkiak ikusteko.

Bertso Egunak ez du hutsik egin