Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketa
Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketa –

Sustrai Colina izan da Xilaba txapelketako txapeldun, sekulako saioa eginda. Buruz burukoan izan zuen Amets Arzallus. Orohar, maila oso altuko finala izan zen larunbatekoa. Hona puntuazioak:
- Sustrai Colina 1.008 puntu
 - Amets Arzallus 998 puntu
 - Maddalen Arzallus 581
 - Odei Barroso 576,5
 - Miren Artetxe 571
 - Xumai Murua 537
 
Ane Zuazubizkarrek primerako analisia egin du Berria-n Xilabako finalari buruz. Egin klik hemen estekari jarraitzeko.
Puntuaketa hauek garrantzitsuak dira, Euskal Herriko Txapelketarako sailkatzeko balio baitute. Beraz, lehenengo bostak ikusiko ditugu kantari Txapelketa Nagusian.

															