Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketa

Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketa –

Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketa
ISABELLE MIQUELESTORENA

Sustrai Colina izan da Xilaba txapelketako txapeldun, sekulako saioa eginda. Buruz burukoan izan zuen Amets Arzallus. Orohar, maila oso altuko finala izan zen larunbatekoa. Hona puntuazioak: 

  • Sustrai Colina 1.008 puntu
  • Amets Arzallus 998 puntu
  • Maddalen Arzallus 581
  • Odei Barroso 576,5
  • Miren Artetxe 571
  • Xumai Murua 537

Ane Zuazubizkarrek primerako analisia egin du Berria-n Xilabako finalari buruz. Egin klik hemen estekari jarraitzeko

Puntuaketa hauek garrantzitsuak dira, Euskal Herriko Txapelketarako sailkatzeko balio baitute. Beraz, lehenengo bostak ikusiko ditugu kantari Txapelketa Nagusian.

Sustrai Colinak irabazi du Xilaba txapelketa