Iaz Mikel Markezen bisita jaso zuten, besteak beste / XDZ
15-20 urte arteko gazteentzat egonaldia antolatu dut Mintzolak. Bertsotan, antzerkian, kantugintzan eta literaturan trebatzeko jardunaldiak izango dira abenduaren 26tik 30era Zestoako Sastarrain baserri eskolan. Izena emateko epea zabalik da urriaren 30era bitarte, www.mintzola.eus atarian eskaria eginez (formulario hau betez) edota 943 69 38 70 telefono zenbakira deituz.
Egonaldia izanagatik, aritzeko aldia izango da honakoa: Egunero adierazpide bat lantzeko aukera izango du taldeak eta sortzaile ezagunen bisitak izango dituzte. Bost eguneko egonaldian harreman sarea osatuko dute gazteek eta elkarrekin adierazpide ezberdinak esperimentatuko dituzte. Iaz ere egin zuten egonaldia eta aurten errepikatzea erabaki dute.