Nerea Ibarzabal Marrazkiak: Patxi Gallego Antzerkiko arropa horia edo toreroek amabirjinari egiten dioten otoitza bezain ezagunak ez izan arren, bertsolariek ere badituzte erritual xelebreak: oholtzara igo aurretik komunera lau aldiz joatea, baraurik kantatzea, poltsikoetan harri energetikoak eramatea… Ugari eta askotarikoak dira beraien maniak. Inprobisazioak agintzen duenean, ezer ez da finkoa. Horregatik, akaso, oholtza gainean zenbait
