Bertso-eskolak

 

Datorren ikasturterako bi bertso eskola feminista antolatu ditu Bertsozale Elkarteak

Bertso eskola feminista – Estitxu Eizagirrek Argian.     Emakumeek egiten duten Ahalduntze Bertso Eskolak bosgarren ikasturtea egingo du eta lehen aldiz Gizonezkoen Bertso Eskola Feminista antolatu du Bertsozale Elkarteak. Bi bertso eskoletarako izen-ematea irailaren 9tik 20ra bitartean egongo da zabalik.     Emakumezkoen zein gizonezkoen bertso eskola feministek hiru oinarri hauek izango dituzte (sorreratik

Bertso eskolak, bertsolaritzaren hauspo

Bertso eskolak, bertsolaritzaren hauspo – Miren Mindegia, Noticias de Navarran. Atzo Barañainen ospatu zen Bertso Egunaren 50. edizioan, bertso eskolak izan ziren protagonista, goizetik gauera arte luzatu zen ospakizunean.   Bertso Egunaren 50. edizioan, bertso eskolak izan ziren protagonista. Hala adierazi zuten antolatzaileek, Bertso Eskolen Eguna bertsoaren besta nagusiarekin bateratzea erabaki zutenean;eta hala suertatu zen

Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista

Bertso Egunean, Bertso Eskolak protagonista – Pasa den larunbatean ospatu zen Barañainen Bertso Eguna, Bertso Eskolak ardatz. Bertsozale Elkarteak plazaratu duen kronikak ederki kontatzen dizkigu eguneko joan-etorriak, Bertso Egunak eta Bertso Eskolen Egunak denboran eta espazioan topo egin zutenekoa. IKUSI ARGAZKIAK, HEMEN  Goizetik hasi zen festa, Andoni Egañak, Xabi Zabalak eta Alberto de Abajok “Enkarguz” emanaldia

Sentimenduak bertso eskolan

Sentimenduak bertso eskolan – Txapelketa hurbiltzen hasten denean giroa guztiz aldatzen da. Bertso eskolan holako tentsio erdi goxo bat igartzen da, nork bere burua presiopean jartzen du, sarriago batzen gara eta autoexijentzia maila igotzen da, besteak beste. Hori txapelketaren lehiakortasunaren ondorio izaten da, baina zer pentsatzen dugu urduritasun eta beldurrez jositako garai horretan, zer sentitzen

Goierriko helduen bertso eskola martxan da

Goierriko helduen bertso eskola martxan da – Goiberri hedabidetik hartutako albistea. BERTSOEKIN GOZATZEN   Goierriko helduen bertso eskola lehenengo urratsak egiten hasi berria da. Bertsoarekin gozatzeko helburuarekin, dozena bat lagun elkartzen da asteazkenero Ordiziako Dorretxean. Izena eman daiteke oraindik ere. Ikasteko ez da inoiz ere berandu; eta bertsoak osatzen ikasteko ere ez. Goierriko Bertsozale Elkarteak