Bertso-eskolak

 

Ez al zara bertso eskolan parte hartzera animatu? (Bagera Elkartea)

Bagera Elkartea Bertsozaletasuna batzuek txiki-txikitatik daukate, baina ez da guztien kasua, bistan dena. Hamaika dira bertsoa adinean aurrera eginda topatu dutenak, beti inguruan izan arren arreta handirik jarri ez ziotelako, edo norberak daukan sormenerako grinak ez zuelako sekula kanal hori lantzeko aukeraz hausnartu. Tentatuta al zaude? Hizkuntzarekin eta zure buruarekin jolastu nahi al duzu?ç Bada animatu.

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa

Haira Aizpurua Ibargarai – Larunbat goizean jokatu zen Senpereko Larraldea etxaldean Iparraldeko Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa. Haira Aizpurua izan zen irabazlea eta Oneka Arteaga txapeldunorde. Haira eta Onekaz aparte Haize Lekuona, Aetz Etxart, Laida Etxeberri eta Oihan Perez aritu ziren finalean kantari, eta biziki maila ederra erakutsi dute denek. Aurtengo edizioan 16 bertsolarik parte hartu

Ixiar Eizagirre: “Bulkada zirkuitu baten parte da eskola; bertsora sartzeko ateetako bat”

Ixiar Eizagirre – A. Larrabe Arnaizek Berria egunkarian Ixiar Eizagirre.   Bide luzea urratu du Bertsozale Elkarteak transmisioaren eremuan. 34 urte dira, bertsoaren ezagutza bermatzeko, ikasgelarako bidea hartu zuela, eta Euskal Herriko 507 ikastegitan ematen ditu eskolak gaur egun.   Bertsogintzak ikastetxeetan duen unibertsoan ezinbesteko pieza izan da Jon Lopategi muxikarra; maisu Lopa, askorentzat. Transmisioa zuen