“BECen bizi izaten den emozioa sentitu duen edonork badaki hor jokoan dagoena bertsolarien sailkapena baino zerbait gehiago dela”

Ametsek suaren bueltan dantzan jarri gintuen denok. Edo Maialenek garai bateko amonen zapia jantzi zigun. Finalista guztiak, sorbaldatik helduta, kate bat osatuz. Eta emozioak BECa zeharkatu zuen olatu bihurturik; txaloetan, oihuetan, begietan lehertu arte… Jexux Larrañagak doktore tesia egin du Txapelketan lehiaz harago gauzatzen den jolas sakonaz. Bost urte eman ditu BECen bizi izandakoaren esanahi

“Nire buruarentzat oasi sortzaile bat izaten saiatzen naiz”

Testua: Jon Martin Argazkiak: galder izagirre   Kafesne bat eskatu du elkarrizketarako, bere buruari egunero baimenduko ez liokeen kapritxoa. Hizketa goxoa eta jarraia dauka Oskar Estangak. Bizitzaren inertziari aurre egiten saiatzen da izokinen egoskortasunarekin. AURKEZPENA: Gaintzan sortu zen 1978. urtean. 14 urte bete arte apenas atera zen bertatik. Ondoren, Iruñea deskubritu zuen eta hiri harekin batera

Ez nintzen han izan

Alien vs. Predator ez da pelikula klasikoen zerrendara pasako (miretsia ez izateko meritu handiak egiten dituelako), baina, aitzitik, Alien vs. Predator sindromea ez da ahazteko modukoa. Ziur aski horixe nuen buruan datu horren bila aritu nintzenean: zeinek ditu jarraitzaile gehiago, bertsolaritzak ala euskal literaturak? Galdera hori berpiztu egiten zait Txapelketa Nagusiaren Finala BECen egiten dutenetik.

Mexikon bertsotan, Mexikoren besotan

Hamazazpi egunez izan dira Mexikon Iñaki Murua, Blanka Lopez, Miren Artetxe eta Esti Alberdi. Beste zortzi herrialdetako ordezkaritzak biltzen dituen jardunaldi batzuetan hartu dute parte. Hamabi herritan izan dira (Ciudad Fernandez, Ahuacatlan de Guadalupe, Jalpan, Purisima de Arista, Peñamiller, Toliman, Queretaro, Pachuca, Puebla, Huauchinango eta Coyoacanen), Mexikoko bost estatutan zehar (San Luis Potosi, Queretaro, Hidalgo,