










Ainhoa Urien Telletxe
Edonon dago gai bat – Asteartea da eta bilera hasterako ilundu du. Argi daramate burua, baina. Aste horretako saioari errepasoa, eta hurrengoak prestatu. Pasa berri dena baloratu. Datorrenari heldu berriro. Lehenengoaren formulazioa aldatu. Hirugarrenari buelta bat eman. Zortziko txikikoaren inguruan pentsatu du astean zehar batek, eta proposatu du agian hobe dela gai hori puntutarako uztea.