











Amurrioko saioa, ezker gantxoak eta txapak Atzo jokatu zen, Amurrion, finalaurrekoetako bigarren faseko lehen kanporaketa. Kasualidadez(?), ordu berean jokatu zen Altuna eta Urrutikoetxearen arteko 4 t’erdiko finala, eta hor ibili zen bat baino gehiago belarriak oholtzan eta begiak frontoian, biak batera jarraitu nahiean eta bakarra jarraitu ezinda, pilotazale eta bertsozale arteko euskal identitate bipolar