2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa –

2019ko Arabako Bertsolari TxapelketaBertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, Otsailaren 9an hasiko da Araian Arabako Bertsolari Txapelketa, eta martxoaren 30ean amaituko da Gasteizko Printzipal Antzokian. 

Arabako Bertsozale Elkarteak, Zalduondoko Lazarraga Jauregian aurkeztu zuen aurtengo txapelketa. Arabako bertsogintzak egin duen bidea goraipatu nahi izan dute, eta eraikitako zubiek eta urteetan pausuz pauso eginiko lanak duen garrantzia goraipatu.

Hiru zalduondarrek egin zituzten aurkezle lanak. Lehengoa, Oihane Perea, 2017ko txapelduna;Txapelketari hasiera eman dion testua irakurtzeaz arduratu da. Ondoren Bernardo Atxagak Arabako euskara eta euskalduntze bidea goraipatu ditu. Azkenik Oier Suarez Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko nondik-norakoak.

Plaza hauek zeharkatu dira txapelketan zehar: Araia, Zigoitia, Aramaio, Legutio, Dulantzi eta Gasteiz. 18 bertsolari jardungo dira final laurdenetan.

Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan…

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa