Arabako Bertsozale Elkartea omendu dute Araba Euskarazen

2019-06-19

Arabako Bertsozale Elkartea omendu dute Araba Euskarazen –

Arabako Bertsozale Elkarteak omenaldia jaso du Araba Euskarazen, eta jasotako aitortzaren berri eman dute haien webgunean: Arabako Ikastolen Elkarteak Arabako Bertsozale Elkartea omendu nahi izan zuen urteetan ikasleak euskalduntzen eta bertsozaletzen egindako elkarlanagatik. Eskola ordutan nahiz eskola ordutatik kanpo lantzen da bertsolaritza Armentia Ikastolan. Bertan izan ziren Abel Enbeita omendua eta Ekaitz Elorriaga Elkarteko lehendakari eta Ikastolako ikasle ohia. Manu Bendala eta Peru Abarrategi bertsolariak ere bertaratu ziren bertso batzuk kantatzera”.

Arabako Bertsozale Elkartea omendu dute Araba Euskarazen

Armentian irakasle den Xabier Olaso poeta eta idazlearen hitzez josiriko  garaikurra jaso zuen Arabako Bertsozale Elkarteak.

Honako hitzartzea egin zuen Ekaitz Elorriaga Anduagak, Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakariak:

 

Arabako Bertsozale Elkartea omendu dute Araba Euskarazen“Igande goiza, baina ez beste bat gehiago. Kutsu ezberdina du gaurkoak. Araba Euskarazen antolatzaile den Armentia Ikastolak Bertsozale Elkartea omendu nahi zuelaren berri jakin, eta kirioak dantzan. Laster ordutik itzuli gabea nintzen institutura egingo dugu buelta. Entzule izatetik entzuna izatera.

Eskerrik asko!

Pozgarri da ikasle ohi bezala ere itzultzea: BUP ikasi nuen nik hemen, beraz, kontuak atera zenbat urte ez dauzkadan… pozgarria baita ere orduko eliza zenari erabilera hoberik ematerik badela ikustea. Aitortu behar dut, oso arraro zaidala hitzok esan behar izatea, normalean gu gara txapelak jantziarazten ditugunak, ez jasotzen ditugunak. Jendarte edota bertsozale bezala plazak eta antzokiak betetzen ikusiko gaituzue, baina Bertsozale Elkartearen lana, funtsean, eta gaurko aitortzaren arrazoi nagusia, egunerokoan Armentian bezala ikastetxe askotan egiten dugun lana da. Bertsoaren bitartez euskalduntzen dugu eta euskararen bitartez bertsozaletzen gara: hau da benetan gure lanaren oinarria.

Gure proiektuan sinesteagatik bihotz-bihotzez eskerrik asko Armentia ikastolako kide orori, Bertxilika bertso eskolari. Egunak beharko nituzke Abel, zuri merezitako eskerrak emateko. Aire hauspokada ederra izan da gaur jasotakoa. Plazetan zein ikasgeletan jarraituko dugu elkar ikusten. Eskerrik asko, berriz ere, eta gozatu gaurko egunaz, Araba Euskarazez. Zoragarri hasi duguna, hobe buka dezazuela. Bejondeizuela!

Ohitura falta nabarmena horrelako aitortzak jasotzearena. Eta jasoaz bat ohartzen gara benetan egunerokoan inguruko pertsona taldeak egiten duen lanaz. Harro bezain urduri. Harro, Araba bezalako eremu batean bertsolaritzaren gerizpean haur eta gazteak euskaraz jolasten ikusteaz; urduri, irakasle izandakoak eserita eta gu zutik, motibazioz beteta egiten dugun lanaren aitortza nola eskertu jakin ezinda.

Plazer bat izan zen atzoko egunaren parte izatea. Datorren ikasturten ere izango gaituzue bidelagun; Araba Euskaraz ez delako egun bat, helmuga bat baizik.

Besarkada bat eta laster arte.” 

Arabako Bertsozale Elkartea omendu dute Araba Euskarazen

 

Arabako Bertsozale Elkartea omendu dute Araba Euskarazen