Arabako eskolartekoa irabazi du Aroa Arrizubietak

2019-05-16

Arabako eskolartekoa irabazi du Aroa Arrizubietak –

Arabako ordezkari izango da Arrizubieta Saran, Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean. Aitor Ugarte txapeldunordea ere bertan izango da.
 
Arabako eskolartekoa irabazi du Aroa Arrizubietak
 

Legution ospatu zen pasa den larunbatean Arabako Eskolarteko bertsolari txapelketako finala Bertsoa Bizi Gazte Egunaren baitan. 14 urtetik 18 urtera bitarteko arabar bertsozaleak batu nahi izan ditu hirugarren urtez ekimenak.

Lehiaketara aurkeztutako 7 bideoklipak proiektatu dira eta ikusleek harrera oso ona egin diete. 

Ondoren sei gazteren txanda iritsi da: Aramaioko bertso-eskolako Danel Herrarte, Aitor Ugarte eta Martin Abarrategi, Gasteizko bertso-eskolako Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua, eta Lautadako bertso-eskolako BeƱat Cano. Peru Abarrategi eskolarteko txapeldun ohiak gidatu du saioa. Arabako Bertsozale Elkarteak adierazi duenaren arabera “Aroa eta Aitorrek, azken urteetako lana eta Arabako nagusien txapelketan kantatzeak eman dien esperientziak babestuta, ederto ordezkatuko dute Araba ekainaren 8an Saran burutuko den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalean”.

Arabako eskolartekoa irabazi du Aroa Arrizubietak