Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa ekainar

2019-05-29

Eskolarteko txapelketa –

Ekainaren 8an, Saran, amaituko da aurtengo Eskolartekoa. Jada zehaztu dira bertan parte hartuko duten bertsolariak, baita egin beharko dituzten lanak ere. 
 
Eskolarteko txapelketa 
 

 

Ekainaren 8an egingo da final handia, eta, haren ondotik, festak izango du jarraipenik. Azken urteotan bezala, Sarako Lur Berri gelan bazkaria egingo da: 15 euroren truke, jada eskuragai daude bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian; Iparra-Hegoa ekimenak eskainiko digu otordua. Ekainaren 2ra arte izango dira eskuragai txartelok.

Bestalde, zure lurraldetik Sarara joateko autobusak izango ote diren jakiteko, jarri harremanetan zure lurraldeko Bertsozale Elkartearekin harremanetan.

Eskolartekoa Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute, elkarlanean.

Eskolarteko txapelketa