Gaur jokatuko da Iruñean Bertsokabiko finala

2019-10-24

Gaur jokatuko da Iruñean Bertsokabiko finala –

Igaro dira aurtengo BERTSOKABI-Eugenio Arraiza Sariketako hiru kanporaketak, eta finala besterik ez da falta sariketari amaiera jartzeko. Aurreko hiru saioetako bakoitzean nagusitutako hiru bikoteak izango dira finalean: Aitor Iratortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo, eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. Gaur jokatuko da finala, urriak 24, 18:30ean Iruñeko Herriko Tabernan. Maialen Belarra ariko da gai-jartzaile, eta publikoko bost pertsonekin batera, Joseba Beltza eta Nerea Bruñok egingo dituzte epaile lanak.

Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez “finalean ofizioka ariko dira bertsolari guztiak, zortziko txikian zein hamarreko txikian, eta bakarkako lanerako zein puntukako saiorako aukera ere egongo da. Kopletan ere ariko dira bikoteak, eta denek izango dute bertso jolas bat ere bai. Edozein modutan, ohiko saio eta saio informalaren arteko orekari eutsi nahi dio finalaren ariketa sortak”.

Gaur jokatuko da Iruñean Bertsokabiko finala
Gaur jokatuko da Iruñean Bertsokabiko finala