Hurrengo fasea definitu da Arabako Bertsolari txapelketan

2019-02-25

Hurrengo fasea definitu da Arabako Bertsolari txapelketan –

Hurrengo fasea definitu da Arabako Bertsolari txapelketan

Arabako Bertsolari Txapelketak aurrera darrai, eta hirugarren final laurdenak jokatuta hurrengo fasek gorputza hartu du, Arabako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez. Aramaioko kanporaketan sei bertsolari igo ziren oholtzara, eta 13 bertso puntuagarri kantatu zituen bakoitzak. Xabi Igoak lortu zuen puntu gehien:

  • Xabi Igoa : 237,5 puntu
  • Andere Arriolabengoa: 231 puntu
  • Peru Abarrategi: 224,5 puntu
  • BeƱat Garaio: 211,5 puntu
  • Unai Anda: 204 puntu
  • Manu Bendala: 203 puntu

Eli Plazaola izan zen Aramaioko aurkezlea. Epaile lanetan aritu ziren Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Manex Garaio.

Hurrengo saioa, martxoaren 9an izango da Legution, bertako Kultur Etxean, arratsaldeko 17:30ean.

Honela geratuko dira osatuak 1.finalerdia eta 2.finalerdia

Hurrengo fasea definitu da Arabako Bertsolari txapelketan