Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera-ko denboraldi berria

2019-10-01

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera-ko denboraldi berria –

Informazioak eta umoreak haien lekua izango dute saio guztietan. Eider Perezek egingo ditu aurkezle lanak, eta ordutegia betikoa izango da: igandeetan, 15:00etatik aurrera, ETB1en.
 
Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera-ko denboraldi berria
 

Hitzetik Hortzerak 30. denboraldia beteko du aurten. Aurtengoan Eider Perez atzera eta aurrera ikusiko dugu maleta bat eskutan daramala, eta bertan jasoko ditu denboraldiko oroitzapenak, argazkiak edota objektuak.

Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez Hitzetik Hortzeran “informazio pilulak eskainiko dira, pil-pilean dauden albisteak ezagutarazteko; umoreak tartea izango du saio bakoitzaren amaieran; eta, ikus-entzuleek ekoizpenean parte hartzeko aukera izango dute, bertsoaldiak bidalita. Era berean, pertsona famatuen gustuko bertsoaldiak ezagutzeko aukera izango dugu. Bertsoan ez ezik, beste sorkuntza moldeetan ere jarriko du arreta programak, eta emakume bertsolarien historiaren inguruan ere arituko gara zazpi ataletan. Bertsolari zenbaiten saio monografikoak ere izango dira”.

Igandean hasiko da Hitzetik Hortzera-ko denboraldi berria