Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna

2019-04-01

Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna –

Iñaki Viñasprek irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Manex Agirrerekin kantatu zuen buruz burukoa, eta Lierni Altunak jarri zion txapela. 700 lagun elkartu ziren Gasteizko Printzipal Antzokian.
 
Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna

Oier Suarez izan zen saioko aurkezlea, eta Marta Ugarte gai jartzailea. Bot lagunek osatu zuten epaimahaia: Ainhoa Aizpurua, Aitor Jimenez, Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Mikel Fernandez de Arroiabe. Idazkari lanetan Manex Garaio aritu zen. Honnako puntuaketak jarri zizkien bertsolariei:

  • Iñaki Viñaspre Simon, 612 puntu
  • Manex Agirre Arriolabengoa, 596,5 puntu
  • Xabi Igoa Eriz, 409,5 puntu
  • Oihane Perea Perez de Mendiola, 399 puntu
  • Peru Abarrategi Sarrionandia 384,5 puntu
  • Aroa Arrizubieta Barredo, 363 puntu

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak eta argazkiak hemen ikusgai daude: https://www.bertsozale.eus/eu/araba/arabako-bertsolari-txapelketa/saioak/gasteiz-martxoak-30

Lierni Altunak jantzi zion txapela Iñaki Viñaspreri. Arabako bertsolaritzan ibilbide luzea izan du Lierni Altunak: 1997an hasi zen bertso eskolan eta gerora antolatzaile gisa lan eskerga egindakoa da, gai jartzaile taldeko sustatzaile izateaz aparte. Bere txinaurri lana eskertu nahi izan du Arabako Bertsozale Elkarteak.

 

 

Txapeldunaren bukaerako agurra:

Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna

Bai garaia zen ja probatzeko

benetan hau da itzela,

ta ze marroia eskaintzearena

bakarrik bati txapela

bertso eskolantzat

izan ahal zen

baina uste dut ez dela

Lierni bisitan lagun, kidea

baina gaur dugu bestela

amarentzako, anaiarentzat

baina ez da horren epela

uste dut badakitela

Iñaki ez baita ergela

Iratxe eta Ekaitz argi dut

hau merezi duzuela

eta etxean nahi zaituztegu

txori libreak bezela

Iñaki Viñaspre da Arabako txapelduna