Irati Alcantarilla garaile Euskal Herriko Eskolarteko txapelketan

2019-06-11

Irati Alcantarilla –

Hamairu parte-hartzaile Sarako trinketean, Euskal Herriaren luze-zabaletik inguratuta. Irati Alcantarilla Urdanpilleta gailendu 2019ko Eskolarteko txapeldun gisa, eta Aner Peritz Manterola “Euzkitze” izan da txapeldunorde. Aitor Sarasuaren sendiaren izenean Maddi Sarasuak jantzi zion txapela Alcantarillari.
 
Irati Alcantarilla
 

Bertsozale Elkartearen arabera eskolartekoak “gazteei oholtzan bertsotan egiteko espazioa eskaintzea ez ezik, hori guztia lagunarte ederrean egiten dutela erakusten baitute. Aurtengoa ez da salbuespena izan”.

Hauek izan dira Euskal Herriko XXXI. Eskolartekoa Txapelketako parte-hartzaileak: Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz(Aramaio, 2002); Baxenabarretik, Ekhi Perrier (Anhauze, 2001) eta Unai Harluxet (Irisarri, 2002); Bizkaitik, Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001) eta Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001); Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi Loidi (Oñati, 2001) eta Aner Peritz Manterola “Euzkitze” (Zarautz, 2002); Lapurditik, Naia Etxeberri Larzabal (Baiona, 2002) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); eta Zuberoatik, Leire Casamajou (Sohüta, 2002). Julene Etxeberrik jarri dizkie gaiak.

 

Irabazleari Maddi Sarasua Laskaraik jantzi dio txapela, “Aitor Sarasuari bertsolaritzari egindako ekarpen handiari esker onez eta Sarasua sendiaren izenean”, adierazi du Bertsozale Elkarteak. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute Eskolartekoaren bat-bateko txapelketa, eta zenbait eragileren laguntza ere izaten du. Txapelketa lurralde guztietan egon da presente, 98 parte-hartzaile izan ditu, eta 13 saio ospatu dira finalaren aurretik.

Irati Alcantarilla