Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan

2019-04-16

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan –

Udazkenean hasiko da 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, eta sailkatu ahal izateko lehenik Gipuzkoa Bertsotan jokatuko da, Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez.
 
Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan
 

“Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan. Gipuzkoan bertsolaritzak bizi duen osasunaren isla da” adierazi du Gipuzkoako Elkarteak. Maiatzaren 4tik 25era, 14 saio izango dira herrialde osoan zehar, eta 84 bertsolari igoko dira oholtzara. 84 bertsolariak bi multzotan banatuko dira eta multzo bakoitzean 7 saio jokatuko dira. Multzo bakoitzeko 7 saioak jokatu ondoren, multzo bakoitzean puntuazio altuena duten 17 bertsolariek eskuratuko dute irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartzeko txartela. 34 bertsolari horiei dagoeneko sailkatuta dauden 14 bertsolariak batuko zaizkie.

Maiatzaren 4an hasiko da Gipuzkoa Bertsotan