Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so

2019-08-20

Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so –

UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan antolatu du Mintzolak bi eguneko eskola. Izena emateko aukera dago oraindik.
 
Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so

Arg: Irutxuloko Hitza

 

Josu Amezaga, Iratxe Retolaza, Harkaitz Zubiri, Alberto Irazu, Jon MaiaOihana Iguaran eta Miren Artetxe elkartuko ditu Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak ikastaroak. Bi eguneko eskola eskainiko da Donostiako Miramar Jauregian, ostegunean eta ostiralean, abuztuak 22 eta 23. Bigarren egunean, arratsaldez, bertso saioa izango da Miren Amurizaren eta Nerea Ibarzabalen eskutik, Maite Berriozabalek gidatuta.

Honako galderak luzatzen ditu Mintzolak bere webgunean: “Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? Bertsolaritzak zein eraldaketa izan du azken urteotan, rockaren eraginari, gazteen sarrerari, emakumearen presentziari eta hiztun berriei dagokionez?”

Erantzunak ostegunean eta ostiralean ematen ahaleginduko dira, eta izena eman daiteke oraindik; www.uik.eus atarira sartuta egin dezakezu.

Mintzolaren ikastaroa, euskal kulturari so