Muxikako udalekuak, gozamen iturri

gorozika bertso udalekuakAbuztuaren 2tik 9a bitarte Bertso Udalekuak izango dira Muxikako Gorozikan. 9-11 urteko 45 haur izango dira bertan bertsoaren inguruko lanketak egin eta elkar ezagutzen. Udalekuetan Euskal Herriko hainbat bertso-eskolatako haurrak elkartzen dira eta zenbait egun elkarrekin igarotzen dituzte. Zenbait kasutan, betirako iraungo duten lazoak eraikitzen dituzte haurrek. Tarteka, gainera, bertsolarien bisitak ere izaten dituzte. Dudarik gabe, bolada ahaztezina izango da bertsolari-gai gaztetxo hauentzat. 

 

Dagoeneko txanda guztiak beteta daude, baina informazio gehiagorako: http://www.bertsozale.eus/eu/bertso-udalekuak/2016ko-txandak