Oihane Perea da Arabako txapeldun berria

2017-04-03

Oihane Perea da Arabako txapeldun berria

 

Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian.
 

Larunbat arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oholtzan, Arabako bertso eskolen sarea irudikatzen zuen pankartaren aurrean sei bertsolari:

Manex Agirre (Aramaio)

Iñaki Viñaspre (Abetxuko)

Oihane Perea (Zalduondo)

Serapio Lopez (Baranbio)

Xabi Igoa (Aramaio)

Asier Otamendi (Gasteiz)

 

Nieves del Alamo aurkezle eta Aintzane Irazusta gai-emaileren eskutik sei bertsolariek ariketa puntuagarriak bukatuta, Oihane Perea eta Asier Otamendi pasatu ziren buruz-burukora. Azken ariketak bien artean jokatu ondoren, Oihane Perea nagusitu zen eta 2017ko txapelduna da. Hortaz, 2007, 2009, 2013an txapela irabazi ondoren bere laugarren txapela da 2017ko hau.

Oihane Perea, 591.50 puntu
Asier Otamendi, 590.50 puntu
Manex Agirre, 390.00 puntu
Xabi Igoa, 384.50 puntu
Iñaki Viñaspre, 380.50 puntu
Serapio Lopez, 372.0 puntu

Puntuazio tarte txikiak izan ziren 6 bertsolarien artean. Sailkapen honen arabera, lehenengo bi bertsolariek 2017ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian kantatzeko eskubidea lortu dute. Udazkenean hasiko da Txapelketa Nagusia.

Karla Santistebanek, Arabako bertsolaritzaren sustatzaile nagusienetakoak jantzi zion txapela Oihane Pereari. 1982an Arabako lehenengo bertso-eskola sortu zuen, Aiaraldekoa. Geroztik antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da. 

Bertsolari bakoitzak ariketa ezberdinetan lortutako puntuazioak, gaiak eta argazkiak ikusgai daude.

Txapeldunaren bukaerako agurra:

 

Oihane Perea da Arabako txapeldun berria