Unai Mendizabal garaile Osinalde sarian

Unai Mendizabal garaile Osinalde sarian

Bertsolari gazteentzako 46. sariketa irabazi du zizurkildarrak. Maider Arregi oñatiarrak egin du bigarren eta bertso onenaren saria Maialen Akizu urretxuarrak eraman du. 

Unai Mendizabal garaile Osinalde sarian

Gabiriko Osinalde elkartea jendez lepo zela ospatu zen larunbat gauean Osinalde sariketaren finala. Aurretik ospatutako Aztiri, Argi Berri eta Osinberde sariketetatik sailkatutako sei bertsolarik jokatu zuten azken txanpa: Aratz Igartzabal Potto gabiriarrak, Eneko Araiztegi Korta segurarrak, Maider Arregi oñatiarrak, Maialen Akizu urretxuarrak, Jon Gurrutxaga azpeitiarrak eta Unai Mendizabal Mendi zizurkildarrak.  

Unai Mendizabalizan zen garaile. Mendik irabaziak ditu, besteak beste, Plazatik Gaztetxera txapelketa (Oihana Iguaranekin 2013an), Harituz Herriarteko I. bertso txapelketa (Zizurkilgo taldean, 2014an), Erniarraitz bertso sariketa (2016) eta Lizardi saria (2016). Gaur egun Gipuzkoako Herriarteko bertsolari txapelketan ere ari da, Karidadeko Benta taldean, eta finalaurrekoetako bat jokatuko du Alegian, maiatzaren 6an Erniarraitz taldearen aurka. 

Iaz Haritz Mujika asteasuarrak eraman zuen sariketa entzutetsua. Unai Mendizabalek, ostegunean istripuz galdu zuten kuadrillako lagunari eskaini zion txapeldunaren agurra. 

Bideoa Gotzon Aranburuk egina Goierriko Hitzarentzat.

Unai Mendizabal garaile Osinalde sarian