KURSAALEAN BOTILAK BILTZEN

ARNAITZ LASARTE

ARNAITZ LASARTE

2015-04-04

DOINUA: NI HIL NAIZELA SORTU OMEN DU

EGILEA: ARNAITZ LASARTE

 

1.

“Bertso gutxitxo!”, “Musika sobran!”,
“Hau aitzeko ze pereza!”,
“Txorakeriak!”, “Luzeegia”,
“Afaltzeko daukat presa”…
Neronek ere bertso egunaz
orain arte zenbat kexa.
Aurten barrutik ezagutu dut
eta ez da hain errexa.

 

2.

Belarriak ta begiak zabal
mila ta bostehun pertsona.
Nahiz ta denean ez zen asmatu
atera zen saio ona.
Baina bilobak baditut noizbait
nere bertsioa, hona:
“Kursaal zaharrian botilak biltzen
aritu zen behin attona”.

 

3.

Ase ondoren bertso saioaz,
silla jokuaz, agurrez…
afaritara hurbildu ginen
nahiz haizea izan aurrez.
Han lepo jarri ginen patataz,
haragiz eta yogurrez,
eta bazpare barra joan ginen
sillak hausteko beldurrez.

 

4.

‘Bat-batean’-en txanda zen gero,
edozer gerta ziteken…
Oskar ta Beñat zuen ahala
ez da errexa eteten;
zuen kantuek, zuen bertsoek
bihotzean ze erreten!
Barratik ez zen entzuten baina
ondo aritu zineten.

 

5.

Presarik gabe, kontu kontari,
gure gezur eta egi,
zerbeza batzuk hartuta pozik
parrandan genuen segi.
Hiperkritiko papera ez zait
inoiz gustatu gehiegi,
baina aukeran komunak zeuden
barratik urrutiegi!

 

6.

Gu Manteotik bota gintuzten
nahiz gogotik burrukatu.
Etxeratzeko garaia zela
halare ezin ukatu.
Gero Donostin ibili ginen
taxi bila hiru katu.
Egunez hasi genuen festa,
eta egunez bukatu
Kursaalean botilak biltzen.