Bautista Madariagaren heriotza

2018-07-04

Bautista Madariagaren heriotza –

Bautista Madariaga bertsolari aranaztarra zendu da. Bere heriotza dela eta hiru eduki bildu ditugu: Mikel Lizarraldek Berrian egindako idatzia, Euskadi Irratiko audio bat, eta Argiak 1986an egin zion elkarrizketa


Nafarroako txapelduna

Mikel Lizarralde -Berria

1960ko eta 1970eko hamarkadetan, Nafarroako bertsolaritzaren izenik garrantzitsuenetakoa izan zen Bautista Madariaga. Behin, 1961ean, irabazi zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketa, baina plazaz plaza ibili zen urte haietan, eta bertsolari ezagun bilakatu zen. Atzo jakinarazi zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak Madariaga zendu dela. 91 urte zituen.

Bautista Madariaga 1926an jaio zen Arantzan, eta, aitona ere bertsolaria izanik, gaztetatik bertsozaletu zen; baita haren anaia Xalbador ere. 1948an, 22 urte zituela, egin zuen lehenengo plaza Bautistak, Ostolaitz lagun zuela.

1950eko hamarkadan segitu zuen plazaz plaza, eta, 1961ean, Nafarroako Txapelketa Nagusia irabazi zuen. 1967an, berriz, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan zen, eta hamargarren bukatu zuen. Txapelketa hura Manuel Olaizola Uztapide-k irabazi zuen, eta bigarrena Fernando Aire Xalbador izan zen.

Madariagak 1990eko hamarkadara arte segitu zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen.

 

Bautista Madariagaren heriotza

Bautista Madariaga, 1988ko Bertsolari Egunean. Argazkilaria: Juantxo EgaƱa. Iturria: XDZ

 

ARGIA – Bautista Madariaga, eskola gutti baina umore franko

Bautista Madariagaren heriotza