Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila

2018-12-10

Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila –

Urumeako Kronikatik.


 

HERNANI

2018/12/08 00:00 Larunbata

Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariek beste bi txapela entzutetsuren bila ariko dira datozen egunetan. Eli Pagola Apezetxea ereñotzuarrak bihar bertan, 17:00etatik aurrera, Erren­­te­riako Niessen Kultur­gunean, Xenpelar Sariko fina­lean kan­tatuko du.

Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila

Nerea Ibar­zabal mar­ki­na­rra da, ez da Iraulio Panttalone Bertso Eskolakoa izatez, nahiz eta bertan aritu den, baina Her­nanin bi­zi da eta datorren  larun­ba­te­an, aben­­duaren 15­ean, lehia­tuko den Bizkaiko Txa­pel­ketako fina­lera sail­katu da. Bil­bao Arenan (Miribillan) izango da, 17:00etan hasita.  23 eta 24 urte dituzte eta bertso­laritzaren indartsu dato­rren be­la­unaldi berri ba­ten era­kusgai dira.

Orain bi urte parte hartu eta gero, Eli Pagolak ezagutzen du  Xenpelar Sariko finala. 25 urte azpikoentzako saria iza­ten da eta gonbidapen bidez lehiatzen dira bertsolariak. 2016ko esperientziak balioko dion esperantza du Pagolak. Gainera, sari berezia izaten da lanen aldetik. «Kanporaketan lan batzuk bereziak izaten di­ra, batez ere Iparragirre doi­nuan normalean ez delako kantatzen. Lan kopuru aldetik kan­poraketa nahiko ohikoa da, baina finala berriz luze xamar joan ohi da. Ariketa asko izaten dira. Xenpelar Sariak berezitasun bezela iza­ten du bakarka zortziko haun­dian egin behar izaten dela, adi­bidez. Ofizio batzuetan ez dizute zehazten ze neurri eta doinutan egin behar du­zun, gaia jartzen dizute eta gu­txi gorabehera plazan egiten den bezala bi bertsolariek era­ba­kitzen dute zer neurri eta doi­nutan kantatu nahi duten. Finalean ere lan asko dira egin beharrekoak».

  • Txapela irabazteko aukerekin
    Hala ere bertsolarientzat ez da arrotza kantuan denbora lu­zean aritzea. «Hemen aldatzen dena da oholtza gai­nean ber­tsorik bota gabe den­bora gehi­ago egoten zarela. Nolabait esateko isilik denbora gehi­ago egoten zara eta kon­tzen­trazio maila man­tendu behar da. Sei bertsolari izatean lan luze horiek egiten, hori gertatzen da».
    Presio puntua ere askotan ezin izaten da ekidin. «Epaile bat epaitzen dagoen momen­tutik, zure lanari puntuazio bat ematen zaion unetik, horrek badu beste presio ikutua». Hala ere erantzunkizuna ez dela igotzen dio Pagolak. «Bakoitzak ahal duena egiten du».
    Ingurukoek ere laguntzen dute eta Niessen Kulturgunean ez dira faltako familia eta lagunak. «Gazteak geran hei­ne­an mugitzen dira».
    Aurtengo finalistak dira: Jon Gurrutxaga, Aitor Salegi, Jokin Bergara, Joanes Illarregi, Ane Zuazubizkar eta Eli Pagola. Hiru kanporaketa saioak ira­bazi dituzten hiru bertsolari eta puntuazio altuen dituzten beste hiru. Elik bere saioan lehenengo postua lortu zuen eta saio horretatik beste hiru sailkatu dira. Eta beste bi finalistak beste bi kanpora­ketetako irabazleak izan dira.  Hernaniko bertsolariak lortu du puntuazio altuena eta horrek txapela irabazteko  fa­bo­­ritoen artean kokatzen du. «Jo­kin Bergara, Joanes Illa­rregi,  Ane Zuazubizkar eta ni kan­­poraketa berdinean aritu ginen».

    Nerea Ibarzabalen ustez «postua baino, helburu nagusia sentsazio onekin amaitzea da, bai entzuleak eta bai nik»

    Xenpelar Saria ­entzute­tsuenetakoa da
    Xenpelar Sariak 1971 urtean izan zuen lehen ekitaldia eta ordutik aurrera bertsolari ezagun askok irabazi dute. 70garren hamarkadan jarrai­kortasun txikia izan zuen, 80garren hamarkadan lortu zuen urteroko jarraikortasun bat eta 1992tik aurrera bi urtean behin jokatzen da. Bertan gailendutakoak dira, besteak beste: Murua, Peña­garikano, Euzkitze, Sarasua, Maia, Irazu, Agirre, Laburu… eta Nerea Ibartzabal.
    «Osinalde, Lizardi, Her­nandorena eta Xenpelar dira mantentzen diren sarien ar­tean agian sona haundiena du­­tenak» dio Eli Pagolak.
    Saioetan bakarkako lanak asko ez ditu izaten ber­tso­lariak. «Ofiziotan gehiago ari­tzen gara. Hortan ibiltzen gara gehien bat eta zaila izaten da lantzea modalitate bat gero ibiltzen ez duzuna. Sari hau­etan bakarka egin behar izaten da eta, beraz, prestatzen gara horretarako, ez bereziki, baina bai bideratzen ditugu eskolan lanak horretara».
    Txapelketetan gustora ari­tzen da Eli Pagola. «Nor­ma­le­an ez naiz txapelke­tetan ari­tzen eta gustora hartzen ditut. Gustoko ditut, eroso sentitzen naiz. Txapelketatik kanpo pla­za dezente eginak ditut. De­nak egiten ditugu, baina aldea da­go gehiago edo gutxi­ago izan, batez ere abestu nahi duzu­nean eta ez daukazunean non. Sariketak orduan pisu haun­dia hartzen du. Nik suerte hori badut, sarietatik kanpora ere baditudala plazak. Oso gustora hartzen ditut sariketak. Lehia kontua da eta ez litzaidake gustatuko dena lehia izatea, nere jardunean zati txiki bat da».
    Energia berriztagarrien inge­nieritza ikasketak eginak ditu Eli Pagolak eta orain «Ener­gien eta ingurugiroaren kudeaketaren inguruko mas­terra ikasten ari naiz. Eibarren egin nituen ikasketak eta masterra online egin daiteke».

    Hernanin bizi den markinarra Bizkaiko txapelaren bila
    Xenpelar Saria irabaztea zer den ezagutzen du Hernanin bi urte bizitzen daramazkin Ibarzabal markinarrak. «Arna­itz Lasarte eta biok aritu ginen bai azken saioan. Gogoratzen dut oso final exijentea izan zela. Ez dut inoiz hainbeste kan­tatu eta hain ariketa des­berdinetan. Nekatu-nekatuta amaitu nuen, baina pozik». Aste­bete ba­rru dagoen Biz­kaiko Bertso­lari Txapel­ketako finalean ariko da Miribillan.
    Ez da lehenengo aldia, orain bi urte sailkatu zen 22 urte zituela. Orduan seigarren amaitu zuen eta aurtengo finalera finalerdietako biga­rren puntuaketarik altue­na­rekin iritsi da. Final guztiek sortzen dizkie bertsolariei ur­du­ritasunak eta Nerea ez da salbues­pena. «Momentu ba­tzu­­­etan urduri nago, baina kon­trolpean oraingoz. Behin hortik pasata nago eta buruak badaki gutxi gorabehera ze­re­kin aurkituko naizen. Behin egin bagenu, berriz ere egingo dugu».
    Orain bi urteko finaleko oroitzapen oso onak ditu mar­kinarrak. «Oso libre kan­tatu nuen, ezer galtzeko ez duenak kantatzen duen moduan, oso gustora eta oso ongi pasa nuen egia esan. Esperientzia itzela izan zen. Miren Amurizak esan zidan gogoratzeko ongi behin bakarrik gertatzen baita lehenengo aldiz honelako fi­nal batean aritzea, aprobe­txatzeko egoera eta horrela egin nuen. Bigarrena ez da izango berdina, baina aurki­tuko dugu gorpuzkera».

    «Gipuzkoako Txapelketan ezin dut parte hartu bertan bizitzen urte asko behar baitira horretarako. Hala ere aukera hori ez zait burutik pasa. Ikusle bezala entzuten sufrituko dut lagunengatik»

    «Jendeak finalean egon nintzela gogoratzea  asko da»
    Zortzi dira finalistak: Aitor Bizkarra, Eneko Abasolo Abar­kas, Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibar­zabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Ibarza­bal gorago sartu da finalera, baina bertan zer gertatu daitekeen ezezaguna da denentzako, bai­ta berarentzat ere. «Denak nahi dugu ahalik eta hoberen sail­katu, baina finalean pos­tuak nahiko difuminatuak ge­ra­tzen dira hirugarrenetik atze­­ra. Le­hen­dabizikoak gogo­ra­tzen dira, ez aldiz besteak. Postua baino helburu nagusia sentsazio honekin geratzea da, bai jen­dearengan eta bai ni­gan. Jen­deak gogoratzea final horretan egon nintzela asko da».
    Presio handirik ez du soma­tzen irabazteagatik, nahiz eta final­erdian bigarren puntua­ke­ta altuena lortu. «Pazientzia behar da eta jende asko dago urte mordoan finalera iristen. Askok merezi dute txapela».
    Eskolarteko txapelketatik txapelen bueltan aritzen dira bertsolariak eta hor hazi eta hezitakoak dira. Txapelketen eskarmentua gazte gaztetatik dakarte eta Nerea Ibarzabal ez da salbuespena. Lea Artibaiko txapela ere irabazi zuen oso gazte zela. «Ez dakit eskar­men­tu hori nabaritzen den, baina badakigu zer sen­titzen den aurretik, bitartean eta gero. Ohituta gaude».
    Txapelketen presioa ez da izaten xamurra eta bertsolari askok bezala Nereak nahiago ditu plazak. «Beti dira hobeto. Txapelketak ongi daude espe­rientzia moduan. Espekta­kulo baten parte zaren bezela ira­kurriz gero ondo pasatzen da, baina gehienez bi urterik be­hin. Bertso afari batek ema­ten dizun aukera zabalagoa da».

    Hiru urte jarraian txapelketetan aritu eta gero «atsedena behar dut»
    Eta ez da harritzekoa ber­tsolari markinarra txapel­ketez zerbait nekatua egotea. «Az­ken hiru urteetan ez naiz geratu. Orain bi urte Bizkaiko Txapel­ketan parte hartu nuen, ber­tan datorren urterako Eus­kal Herriko Txapelketara sail­katu nintzen eta aurten berriz ere Bizkaiko Txapel­ketan nabil  Atse­dena ere behar dut. Da­torren urtea Gipuzkoako en­tzuten igaroko dut, sufri­tzen lagunengatik, baina beste mo­du batean».
    Hernaniko bizilaguna izan­da bertan parte hartzeko auke­rarik duen ala ez galdetuta argitzen du baldintzak ez ditu­ela betetzen. «Urte dezentez bizitzen egon behar izaten da. Hala ere aukera hori ez da nire burutik pasatzen. Badaude kasuak non bizitza gehiena Bizkaian bizitzen egon diren gipuzkoarrak Bizkaiko Txapel­ketan parte hartu dutenak».
    Hori bai, Hernanin gustora dagoela dio. «Askotan kotxean alde batetik bestera bizi naiz, baina oso gustora nago Her­nanin. Lana Txakur Gorria koo­peratiban egiten dut».

    «Garai polita bizitzen ari gara Bertso Eskolan»

    Maialen Lujanbio, Unai Agirre edota Aitor Mendiluzeren erreleboa ziurtatuta dago. «Zalaparta pixka bat ateratzen dugu eta mutilak ­eta neskak maila onean ­gabiltza azkenaldian». 

    Hernaniko bertsolaritzak duen osasun onaren beste bi erakusgarri dira bai Eli Pagola eta bai Nerea Ibarzabal. Azken Txapel­keta Nagusia Maialen Lujanbio hernaniarrak irabazi zuen eta finalean egon zen Unai Agirre, beste hernaniarra, eta Iraulio Panttalone Bertso Eskolako kide diren Aitor Mendiluze eta Beñat Gazte­lumendi. Ezin ahaztu Agin Laburu ere finaletik gertu geratu zela. Eli eta Nerea bezalako bertsolariekin etorkizuna ziurtatuta dago.
    Gainera, neskak indartsu daudela argi dago eta Maialeni erreleboa jasotzeko gai direla argi utzi dute hainbat txapelketa eta saioetan. Eli Pagolak dioen bezala «zalaparta pixka bat ateratzen dugu. Ez dakit Bertso Eskolaren kontua den edo ez. Guk orain harro aitor­tzen dugu Nerea gurekin dabilela, baina Hernanira iristerako ibilbide luzekoa zen. Gurekin batera Nerea Elus­ton­do legazpiarra ere ibiltzen da».
    Aitortzen du Pagolak Bertso Eskola garai polita bizitzen ari dela. «Ez nuke esango nesken artean bakarrik, mutilak ere azkenaldian  oso maila onean dabiltza. Ikusiko da bakoitza noraino iritsiko den, baina egia da zorte hori badugula orain eskolan».

    Nerea Ibarzabalek Bizkaikoa Bizkaian bertan prestatu du. «Orain Hernanin beste txip batekin daude»

    Saioak eta txapelketak prestatzen dituzte bertan. Nerea Ibarzabalek, hala ere, Bizkaiko Txapelketa Markinan bertan prestatu du. «Euskal Herrikoa prestatzerakoan bai, hurbil­tzen nintzen Hernaniko Bertso Eskolara, txapelketan parte hartzen ari ziren bertsolari asko zegoelako. Baina orain beste gauza batzuetan dute burua, ez txapelketa bat prestatzen, eta egokiagoa da beste bertsolari batzuekin ari­tzea. Hortan, prestaketetan, dabil­tzan beste bertsolariekin nabil orain. Markinarrekin prestatu dut edo Xabat Galle­tebeitia, Ander Elortegi, Onin­tza Enbeita eta ni, laurok, egon gara elkar­tzen. Bizkaiko bertso eskoletara jotzen dugu Biz­kaiko Txa­pel­keta prestatzeko. Herna­nin beste txip batekin daude ora­in».
    Eli Pagolak dioen bezela. Hernanikoa izan edo ez, eskolan aritzeak ematen du elkartasun edo atxikimendu hori. «Gertu­kotasun bat sortzen da. Lagun baten­gatik poztea gauza ederra da».

    «Gipuzkoako Txapelketan Bertso Eskolako 12 bertsolari inguruk eman dugu izena»
    Datorren urteari begira Eli Pagolak Gipuzkoako Txapel­keta du begiz jota. «Izena eman berri dut bertan parte hartzeko. Bertso eskolatik dozena bat bertsolari inguruk eman dugu izena. Kopuru zehatza ez dakit zein den, baina dozena bat inguru bai». Giroa ziurtatuta dago eskolan datorren urtean. «Epe luzera ere bide beretik jarraitzeko asmoa dut» dio Pagolak.

     

Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila
Hernaniko bertsolaritza beste bi sari potoloren bila