‘Lexo’-ren omeneko kantaldia, sarean

2019-06-20

‘Lexo’-ren omeneko kantaldia, sarean –

Asier Perez Karkamok Hondarribiko Hitzan.


 

Xanti Zabala Lexo bertsolaria zenaren omeneko kantaldia sarean ikus daiteke oso-osorik, Argiaren multimedia kanalean. Martxoaren 16an omendu zuten Lexo Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak antolatutako ekitaldian. Euskal Herri mailako hainbat musikari eta eragileren, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren eta Hondarribiko Udalaren laguntza izan zuen Irunabarrek omenaldiaantolatzeko.

Kantaldia sarean ikusi daitekeela ezagutzera ematearekin batera, Txingudiko Bertso Eskolak eta Zabala Elizazu sendiak ekitaldia posible egin zutenei esker ona azaldu diete: “Eskerrik asko bihotz bihotzez Itsas Etxera bertaratu zineten 200 ikus-entzuleei, Xantiren senitartekoei, oholtzatik pasatako 30etik gora lagunei… Azken batean, Xantiren inguruko lagun talde baten ametsa egi bihurtzen lagundu zenigutenoi. Bertsolari handi bat omendu nahi genuen, eta zuei esker bete dugu ametsa”.

'Lexo'-ren omeneko kantaldia, sarean