Txotxongilo bertsolariak

2019-09-05

Txotxongilo bertsolariak –

Antzezkizuna webgunetik.


KALE-ANTZERKI IKUSKIZUNA

Txotxongilo bertsolariak

Laburpena

Felipe Zelaieta bertsolari tradizionala aukeratzen dute Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, diasporaren senide oso histrioniko eta Idahotik iritsitakoa, bere “coaching” pertsonala izango da Global Bertsolaritzing Camp-ean, oso entrenamendu kanpamentu berezian.
Felipek errezitaldi tradizionalak egiten ditu baina Johnek bere ikaslea munduko txapelketarako, globalizatuago, presta dadila nahi du. Txotxongiloetan zehar Felipe Zelaietak bere ametsak aurkitzen ditu. Dena zailtzen da Johnek Felipe pilula batzuez dopatzea erabakitzen duenean eta txotxongiloekin bere ametsak amesgaizto bihurtzen dira. 

Iraunpena

55 minutu

Hizkuntza

Euskara

Musika

Euskal Herriko musika tradizionala.

Erabilitako teknikak

Kale-antzerkia, txotxongiloak, bertsolaritza, umorea, efektu bereziak, buruhandiak

Autoreak

A. Bastero eta F. Zelaieta

 

Aktoreak

Antton Bastero (txotxongilolaria) eta Felipe Zelaieta (bertsolaria)

 

Musikaria zuzenean

Ane Arostegi (trikitixa)

 

Txotxongilo eta buruhaundiak

Tira Ta Floja tailerra

Global Bertsolaritzing Campeko Speaker

Cristina Juesas

 

Kartela

Idoia Ruiz

Argazkiak

Begitxu

 

Sortze-fabrika

Garaion Sorgingunea (Ozeta, Araba)

Korriente-toma

220 v 1500 w / 220 v 6000 w (gauean)

 

Beharrak

Espazioa: 8 metro zabalera x 5 metro sakonera x 5 metro altuera

Muntai denbora: Bi ordu

Desmuntatzeko denbora: ordu bat

Agertokirik ez da behar, kalean edo plazan bertan egitekoa da

Produkzioa

TONI LA SAL

 

Antton Bastero

Antton Bastero (1958, Bilbo). 1980 urteaz geroztik, Euskal Herriko titiriteroprofesionala. Gehienetan txikienei zuzendutako euskarazko txotxongilo ikuskizunekin lan egiten du, baina gazte, heldu eta adineko jendearen aurrean ere bai. 1980an Antzezkizuna Ginol Taldeasortu zuen. Pinotxo, Euskal ipuinak, Euskal Herriko itsasoa eta Josetxu eta ortzadarra… horrelako ikuskizunekin Euskal Herri osoko jai eta herri ekitaldietan parte hartu zuen; hala nola, Ibilaldia, Kilometroak, Nafarroa Oinez edo Araban Euskaraz… 2006an Toni La Sal pertsonaia sortzen du Antton Bastero-k. Horrela, txotxongiloekin lotutako ohiko paisaia berritzen du. 2015ean beste etapa artistiko bat hasten du Antton Basterok. La Famiglia Toronboleikuskizunak sortzen ditu, eta familia horren ardatz nagusia: Tonino Toronbole pertsonaia berria.

 

Felipe Zelaieta

Felipe Zelaieta (Eibar, 1962). Ibilbide zabaleko bertsolaria da. Mallabian hezi eta hazi zen. Ikasketek Gasteizera eraman zuten eta han dihardu euskara irakasle gisa lanean. Gasteizko bertso eskolan aspaldi eman zuen izena. Horrek giro euskaldunean murgiltzeko eta beste bertsolari askorekin harremanetan jartzeko aukera eman zion. Azken urteotan Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean bertso lantegia gidatzen aritu da. Zelaietaren beste zaletasun handi bat musika da. Aitarengandik datorkio txisturako grina eta gitarra klaseak ere jasotzen ditu. Hau da, Olentzerorenaz gain, antzerki munduan egiten duen lehenengo lana.

Txotxongilo bertsolariak
Txotxongilo bertsolariak