Zumaiako bertso eskolaren hastapenak 1984an

2017-09-17

Zumaiako bertso eskolaren hastapenak 1984an –

Euskal Telebistako artxibotik erreskatatu zuen honako bideoa Baleike hedabideak.

…………………………………………………………………………………………………..

Euskal Telebistako artxibotik berreskuratutako bideo hau ekarri dugu oraingoan geurera. 1984. urtean ETBko Gaztetandik saioa, Arantxa Urretabizkaia buru zela, Zumaiako Ikastolan izan zen Zumaiako bertsola eskolako zenbait haurrekin hitz egiten. Josu, Felix, Mikel eta Iker ikus ditzakezue altxor txiki honetan.

“Nik uste Zumaiako bertso eskola izan zela lehenetakoa eta horregatik etorri zirela hona”, dio bideoa berreskuratu duen Josu WaliƱok. “Bideo honetan grabatu zuten guztia dago. Gogoratzen naiz esan zigutela trabatzen bagina, lasai egoteko, berriz hasteko bertsotan eta beraiek montajea egingo zutela. Bideoan ikusten da guztiak trabatzen garela. Gero telebistan hori ez zen ikusi”. Grabaketaren zati handiena Arrangoletan zegoen ikastolako liburutegian grabatu zuten. “Ondoren Gasbitx (Mikel Garate) eta Iker Urain kalean ere grabatu zituzten”.

Zumaiako bertso eskolaren hastapenak 1984an