Xalbadorren lanak argitaratuko ditu Elkar argitaletxeak

Xalbadorren lanak Elkar argitaletxeak Xalbadorren lanak berriz argitaratzea deliberatu du, bere heriotzaren 40. urtemugarekin batera. Bi elementu izango dira: batetik liburua, “Odolaren mintzoa”, eta bestetik disko bikoitza, “Herria eta Hizkuntza”. Argitaletxeak Baionan daukan dendan eskaini zuten agerraldia. Bertan izan zen Mizel Aire, Xalbador zenaren semea, bertsolaria bera ere. Familiak hedabideei esandakoaren arabera oso gustura daude

Segi irakurtzen

Ikerkuntza plana, Mintzolaren eskutik

Ikerkuntza plana Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza sailak Bertsolaritzaren Ikerkuntzaren Plan Estrategikoa definitu du. Plan hau da Mintzolako Bertsolaritzaren Ikertegiaren oinarria. Plan estrategiko hori garatzeko orduan, kultura mailako herri-eragile baten izaerari lotuago dagoen Ikerketa-Ekintza Parte-Hartzailearen (IEPH) metodologia erabiltzea aukeratu zuten bi helburu betetzeko asmoz: batetik, bertsolaritzan ikertu beharreko edukien eta lehentasunen definizioan zilegitasun gehiago lortzeko; eta bestetik, bertsolaritzari

Segi irakurtzen

Xilabaren finaleko prentsaurrekoa egin da

Gaur arratsaldean aurkeztu da prentsaurreko baten bitartez Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko V. Bertsulari Xapelketako finala. Prentsaurreko horretan izan dira: Joana Itzaina, Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakari anderea, Marikarmen Albizu, Bertsularien Lagunak elkarteko eragile anderea eta Antolakuntza arduraduna, eta sei  finalistak (Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, eta Xumai Murua).   Hasteko Xibero,

Segi irakurtzen

Xilaba Xapelketa – Amets Arzallus garaile finalaurrekoetan

Amets Arzallus   Silabaz silaba esaldiak osatzen diren gisan Xilabaz Xilaba josten doa bersulari xapelketa Ipar Euskal Herrian, aurpegi berrien presentziarekin; baina azkeneko honetan ere Amets Arzallus suertatu da garaile, Aiziritzen ospatuta finalaurrekoan (Aiziritze Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean). Bigarren itzuliko lehen saioa izan da.  Pettan Prebende (1986) aritu zen gai-jartzaile lanetan. Kulturgintzako

Segi irakurtzen

Joxe Mari Lopetegi, bertsolari errepublikarra

Joxe Mari Lopetegi Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria zen, baita politikaria ere, errepublikazalea. Chaplin aktorea mugimendu anarkistatik zetorren, eta antzerkia mezu politikoa zabaltzeko tresna gisa ikusi zuen beti, zinemaren antzera; izan ere, garai hartan analfabetasun maila ez zen gutxiestekoa, eta hein handi batean

Segi irakurtzen