Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera

Xabier Maia zuzenean sailkatu da finalera Atzo Antsoainen jokatu zen saioan nagusitu zen Elizondoko bertsolaria, eta hortaz, apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian izango den finalerako txartela eskuratu zuen. 200 bertsozale inguru izan ziren Antsoaingo Antzokian, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa bertatik bertara jarraitzeko.   Antsoaingo Antzokian jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa. 200 bertsozale

Segi irakurtzen

Herriarteko lehen faseko azken saioetan ere giro bikaina

Herriarteko lehen faseko azken saioetan ere giro bikaina Zaldibian, Azkoitian, Hernanin, Andoainen, Ataunen, Bergaran, Oñatin eta Urretxun jokatu dira Gipuzkoako Herriarteko lehen faseko azken saioak.   Zaldibian jokatu zen Goierriko “Ebie ai do” eta Itziarko Bertso Eskolaren arteko bertso saioa. Herri Antzokian egin zen eta gaueko 10:20an hasi eta 11:30ean amaitu zen. Herriarteko txapelketaren lehen

Segi irakurtzen

Manex Agirre irabazle Legution

Manex Agirre irabazle Legution Arabako Bertsozale Elkartearen kronika ………………………………………………………………. Manex Agirrek irabazi du Legution jokatutako 4.finalaurrekoa   Legution, 75 bertsozaleen aurrean, 2.itzuliko lehenengo finalaurrekoan Manex Agirrek lortu zuen puntuaziorik altuena. Orain arte puntu gehien metatu duen bertsolaria Iñaki Viñaspre da. Otsailaren 5ean Langraizen hasi zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Larunbat arratsaldean Legution jokatu zen txapelketako 2.itzuliko

Segi irakurtzen

Uharte eta Iruritako kronikak. Nafarroako txapelketa

Uharte eta Iruritako kronikak Julen Zelaieta nagusitu da Iruritako final-laurdenean   Martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Berako bertsolariak. Lepo bete da Iruritako Gizarte Bilgunea, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko. Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena, aretoa bete duten 150 bertsozale baino gehiagoren aurrean.

Segi irakurtzen

Aimar Karrika nagusitu da Lakuntzako final-laurdenean

Aimar Karrika Eneko Lazkozi puntu erdiko aldea bakarrik aterata, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Auritzeko bertsolariak. 200 bertsozale bildu dira Lakuntzako Kultur Etxean, Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena bertatik bertara jarraitzeko. Lakuntzako Kultur Etxean jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren hirugarren final-laurdena, 200 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira kantuan

Segi irakurtzen