VIII. Izeta Sariketa martxan da jada

Izeta Sariketa – Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, ostiralean jokatuko dira gazte sariketaren bi kanporaketak, Irurtzunen eta Lizarran. Hiru bertsolari sailkatuko dira saio bakoitzetik, eta horiek jokatuko dute finala, azaroaren 23an, Elizondon. 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamabi bertsolarik hartuko dute parte Mariano Izeta Sariketan. Azaroaren 16an, Irurtzunen eta Lizarran; ordu berean jokatuko

Segi irakurtzen

Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean

Bertsolaritzari buruzko ikerketen berri izateko parada azaroaren 15ean – Ane Labaka, Antxoka Agirre, Beñat Muguruza, Harkaitz Zubiri eta Luzia Alberro ikertzaileek esku artean dauzkaten proiektuen inguruko azalpenak emango dituzte; saio berezia eskainiko dute gero Agin Laburu eta Eli Pagola bertsolariek, Mintzola Ahozko Lantegiak jakitera eman duenez.     Bertsolaritzari buruz egiten diren azterketa lanak sustatzeko

Segi irakurtzen

“Lana festa bihurtuz”: Anjel Larrañagaren disko-liburua

Lana festa bihurtuz – Urola Kostako Hitzak jakitera eman duenez, bertsolari eta pandero jotzaile azkoitiarrak liburua eta diskoa aurkeztu ditu, Azkoitiko Urrategi auzoan. Besteak beste, Kupela taldean egindako ibilbideagatik da ezaguna musikaria. Disko-liburua salgai dago dagoeneko. Anjel Larrañaga bera, Joxean Agirre liburuaren idazlea eta Marta Agirrezabala Lankuko koordinatzailea izan dira aurkezpen ekitaldian, bertso eta trikitixa

Segi irakurtzen

Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa

Maider Arregik irabazi du Aramaioko Kopla Txapelketa – Hamabi bertsolarik kantatu zuten pasa den larunbatean, Aramaioko kaleetan hasi eta Iturrieta sagardotegian amaituta. Aramaion ospatu den lehen kopla txapelketa izan da, eta herriko Bertso Eskola pozik dago ekimenak eman duenarekin.  Bertsozale Elkarteak adieraztera eman duenez,arratsaldean elkartu ziren bertsolariak Aramaion, eta bi kanporaketatan banatuta, ofizio bana kantatu

Segi irakurtzen

Xilabako taldeak eta saioak aurkeztu dituzte

Xilabako taldeak eta saioak aurkeztu dituzte – Urriaren 12an hasiko dute lehen taldekako Xilaba bertso txapelketa, Gameren (Zuberoa), eta abenduaren lehenerako finkatua dute finala Baigorrin (Nafarroa Beherea). Bitarte horretan, 11 talde eta hamalau saio guztira, Zuberoan, Baxenabarren eta Lapurdin. Hemen daukazue taldeen aurkezpena eta saioen nondik-norakoak. Informazio gehiago Ipar Euskal Herriko Hitzan. Xilabako taldeak eta

Segi irakurtzen