Bertso guztien habia, Mungia

Bertso guztien habia Nontzeberri atarian aurkitu dugu sarrera hau. ………………………………………………………………………………   Bertso guztien habia   Taket Bertso Eskolako kideek eta Mungialdeko musikari eta taldeek (herriko trikitilariak, rockeroak, musika eskolako musikariak, Taberna Ibiltaria, Itziarren semeak, Belako, Rafa Rueda, Nohizean Behin, Kherau…) Bertso guztien habia izeneko diskoa ondu dute. Bederatzi kanta eta esker bertso bat dakartza lan

Segi irakurtzen

Behialako egun batez: Xenpelar

Xenpelar Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia guriak egin du, Pasaiako herritik, Iparragirre abila dela…).

Segi irakurtzen

Mundu bat ahoz-aho. Beñat Gaztelumendi.

Mundu bat ahoz-aho Malen Aldalur kazetariak Beñat Gaztelumendi bertsolaria elkarrizketatu du Irutxuloko Hitzan. ………………………………………………………………………………………………………………………………………. Mundu bat ahoz aho dokumentala zuzendu du Beñat Gaztelumendi bertsolariak (Añorga, 1987), Mintzola Fundazioarekin batera. Munduko inprobisatzaileak bildu ditu bertan.   Nola sortzen da dokumentala egiteko ideia? Euskaldunok badaukagu berezi sentitzeko joera bat; munduan bertsotan egiten genuen bakarrak ginela uste genuen,

Segi irakurtzen

Odei Barroso – elkarrizketa

Odei Barroso Bertsoa.eus atariak Odei Barroso bertsolari eta musikaria elkarrizketatu berri du pasa den astean.    “Rapak nire barne munduaz kantatzeko aukera gehiago ematen dit”   Odei Barrosok 2 diska atera ditu 2ZIO rap taldearekin eta hirugarrena ontzen ari dira. Bertsozaletu zenerako rapa gustukoa zuen Urruñako gazte hark. Gaur egun bere barne mundua eta gai

Segi irakurtzen

Putzuzuloko X. Kopla Txapelketa (bideoa)

X. Kopla Txapelketa   Andoni Egañak erdietsi zuen pasa den urteko zintzarria, Eneritz Artetxe azkoitiarrarekin buruz burukoa jokatu ondoren. Beste urte batez Putzuzulo gaztetxea txiki geratu zen abenduaren 16ko ostiral gau hartan, eta jai giroa izan zen nagusi. Orain, Arraio Irratiko lagunei esker, saioko bideoa daukagu eskuragarri.    X. Kopla Txapelketa        

Segi irakurtzen