Elixabet Etxandi
Elixabet Etxandi

2019-08-12

Amaieratik hasi

Amaieratik hasi –

“Bertso bat amaieratik hasten da.” Ziztada baten efektua egin zion esaldi honek nintzen zortzi urteko umeari. Nola nahi dute amaieratik hastea, hasiera bera jakin gabe? Ezinezkoa iruditzen zitzaidan, agian, linealtasunean hezi gaituztelako. Izan ere, bizitzak alderantzizkoari ohitzen gaitulako, denboraren gurpilean barna, hasieratik hasi eta amaieran amaitzeko. Atik Zra, 0tik infinitura. Baina guk ongi dakigu alfabeto guziek haien alternatiba dutela, eta horregatik bertsolarioi eskatzen digute marko guziak haustea, denbora eta ohitura guzien gainetik, hots, amaieratik hastea. Izaki Gardenak taldeak dion bezala, zenbat aldiz bizitzan, bertsotako lelo hori pentsatu dugun. Amaieratik hasi, dena aldatzeko. Baina bi gauza betegarri bezain oposagarri ditugunez bertsoa eta bizitza, bertsolarioi dagokigu bizitzan ikusitakoa desegitea bertsotan, hauen artean, hasieraren kontzeptua. Dena ez delako puntu konkretu batean hasten, beste puntu konkretu batean amaitzeko. Asmatzen ere ikasi beharra daukagu.

“Bertso bat amaieratik hasten da”. Nahiz eta bertsoak hasiera/amaiera kontzeptuak hankaz gora jarri, nola amaitu baino gehiago nola hasi erakatsi behar genieke ondorengoei. Bertsotan, nahiz bizitzari kantatzen diogun, ezer ez delako bizitzaren norma, hasiera amaiera izan daitekelako bertsolari lotsatienentzat, eta amaiera hasiera beste askorentzat. Eta, bidea aurkako norantzan ikusita, ez al dugu inprobisazio falta ikaragarria gure bizitzetan, amaieratik hastea maite dugunontzat?

 

Amaieratik hasi

Amaieratik hasi